crea-
tive
prin-
ting

grafikoa

Industria grafikoaren kontu honekin hasi edo hobeto esanda, jarraitu egingo dugu…  Orain dela urte batzuk jauzi kualitatibo bat eman genuen, sektorean pixkanaka lekua egin duen enpresa baten enfoke grafikoasortuz; profesionaltasuna eta etengabeko berrikuntza, industria grafikorako kalitate handiko produktuak egiteko.

 Zuen konfiantzari, zuen denborari eta laguntzari esker da egunero posible proiektu hau.

Proiektuak hasieratik amaierara kudeatzen ditugu kalitate eta berme handienarekin, sormena, berrikuntza eta talde-lana sustatuz.

Logotipo eta eskuliburuen diseinua, irudi korporatiboa, argitalpena, kanpo-publizitatea; kolorea, tipografia, efektuak, moldakortasuna, proportzioak, proiektu bat desarollatzean kontuan hartu beharreko elementuak dira. Papergintza eta formatu txikiak, produktu-katalogoak, liburuak, aldizkariak, karpetak, edizio digitala, formatu handiak, errotulazioa eta ikus-elementuak.

inprimaketa digitala

Inprimaketa berritzailea, IQ-501 (Intelligent QUALITY Care) izenekoari, aparteko kalitatea eta offsetaren antzeko akaberak ematen dituen Simitri Tonerrari® eta SEADX irudi-prozesatuari esker. Horiek kolorearen erreprodukzio bikaina bermatzen dute abiadura handienean.

KALITATE HANDIKO INPRIMAKETA DIGITALA PUBLIZITATERAKO ETA MATERIAL KORPORATIBORAKO.

Konicaren ACCURIO Press C14000 delakoaren eskutik oso inprimaketa-kalitate aurreratua eskaintzen dugu; paper finak eta lodiak, erliebearekin, gutun-azalak, poliesterra eta baita alde bikoitzeko 900 mm-ko formatua ere.

papeles

Askotariko paperak: mateak, distiratsuak, offset-a, testurizatuak, ekologikoak, zure argitalpenera ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango duzu.

koaderna-keta akaberak

Lan bakoitzak koadernaketa espezifiko bat eskatzen du, eta hori funtzionaltasunak eta diseinatzerakoan erabiltzen den estetikak zehazten dute.

Edozein aldaeratan eta hautatutako materialen arabera, aukera desberdinak eskaintzen dizkizugu: tapa gogorra, biguna, kiribila, grapa, wire-oa, josita, plastifikatuta…

Akaberek prozesuaren amaiera markatzen badute ere, ez ahaztu hasieratik kontuan hartzea. Horien aukerek eta konbinazioek ez dute mugarik. Estanpazioak, lehorreko kolpea, erliebeak, bernizak, UVIa… argitalpenera ondoen egokitzen dena.

bisuala

Zure kanpo-publizitateko kanpaina modu integralean planifikatzen dugu: diseinua, ekoizpena, euskarrien instalazioa eta errotulazioa.

KOMUNIKAZIO GRAFIKOA, KANPOKO PUBLIZITATEA, ERROTULUAK ETA SEINALEAK.

Kalitate handiko inprimaketa euskarri eta akabera desberdinetan; muntaiak, seinaleak, errotulazioa, erakustokiak, plakak, metroko muppyak, OPPIak, photocall-a, planoak, formatu handiko kartelak, dekoraziorako biniloak, olanak, PVCzko panelak, aluminioa.

ENFOKE grafikoan estrategia integralen eta berrikuntza-estrategien aldeko apustua egiten dugu. Inbertsio etengabea, kalitate ziurtatua, etengabeko hobekuntza eta produktibitate handiena. Ingurumena zaintzearen alde egiten dugu; paper ziurtatuak, toner ekologikoak, teknologia berdea.

SUSTAPENAK-LANAK-GRAFIKOA

Harremanetarako

Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan

    Aldapa, 19 bajo trasera

    48940 LEIOA-Bizkaia